AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Arantza Zulueta Valentziara urrundu dute, Enparantza lekualdatu eta bi astera

Zaballatik Valentziako espetxera urrundu dute Arantza Zulueta preso politikoa, EFE agentziak urria amaieran iragarri modura. Duela bi aste urrundu zuten Jon Enparantza ere, Estremerara. Irailean kartzelaratu zituzten biak, 11/13 sumarioan fiskaltzak eta auzipetuek erdietsitako akordioaren barruan.

Egia bihurtu dira urria amaieran EFE agentziak argitara ateratako iragarpenak. Jon Enparantza preso politikoa Zaballako (Araba) kartzelatik Estremerara (Madril) lekualdatu bezain pronto, EFEk azaldu zuen Arantza Zulueta ere aurki urrunduko zutela, Valentziara. "Iturri judizialak" aipatu zituen baieztapena egiteko. Atzo, azaroak 11, zurrumurrua baieztatu zuten; hain zuzen, Valentziako espetxera mugitu zuten Zulueta.

Irailaren 30ean kartzelaratu zituzten Enparantza eta Zulueta, 11/13 sumarioaren harira, 47 auzipetuek eta Espainiako Audientzia Nazionaleko fiskaltzak adostutako akordioaren barruan. Izatez, bost hilabeteko kartzela zigorra betetzeko sartu zituzten biak Zaballako presondegian, baina urria amaieran Estremerara urrundu zuten Enparantza, haren senideek "bahiketa" modura salatutako mugimenduak tartean. Donostiarraren lekualdaketa gauzatu eta bi astera izan da preso politiko bilbotarraren urruntzea.

Urrutikoetxearen aurkako euroagindu eta estradizio eskaerak, bihar aztergai Parisen
Josu Urrutikoetxearen aurkako bina euroagindu eta estradizio eskaera daude mahai gainean une honetan, eta bihar aztertuko dituzte Parisko Dei Auzitegian. Espainiako Auzitegi Nazionalak jarri zituen martxan euroaginduak; "gizateriaren aurkako krimenak" egotzita batetik, eta "herriko tabernen auzia" euskarri hartuta, bestetik. Estradizio eskaerak Espainiako Gobernuarenak dira, eta Luis Herguetaren hilketari eta Zaragozako atentatu bati lotutakoak dira. Urrutikoetxeak 2002. urtean egin behar izan zuen ihes Euskal Herritik, eta aurtengo maiatzean atxilotu zuten Frantziako Estatuan.