AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Arazoa ez konfinatu' dinamika abiatu du Ipar Euskal Herriko Elkartasun Sareak, bortizkeria matxistaren aurka

Salbuespen egoeran emakume langileen egoera larriagotu egin dela azaldu du, besteak beste, %32 igo baitira Frantziako Estatuan salatutako eraso matxistak. "Krisi egoeraren ondorioak zabaltzeko, ikusarazteko eta horren kontra saretzeko" dinamika sortu du Ipar Euskal Herriko Elkartasun Sareak, eta "zapalduen arteko elkartasunerako eta zaintzarako deia" egin du.

"Salbuespen egoera honetan bortizkeria ez delako salbuespena izango", Arazoa ez konfinatu dinamika jarri du martxan Ipar Euskal Herriko Elkartasun Sareak. "Esplotazio eta zapalkuntzak azkarki indartu" diren honetan, emakume langileen egoerak okerrera egin duela jakinarazi dute sareko kideek: "emazte langileen lan baldintzak okerrera doaz", "emazteen gain ematen diren zaintza lanak intentsifikatzen dira", edota "eraso matxisten salaketak %32 emendatu dira" Frantziako Estatuan. Hala, zehazki bortizkeria matxistaren aurka egin ahal izateko dinamika abiatu dute.

Helburua, nagusiki, "krisi egoeraren ondorioak zabaltzea, ikusaraztea eta horren kontra saretzea" da. Horretarako, hainbat aukera egon daitezkeela azaldu dute: "sare sozialetan partekatzea", "Elkartasun Sarearekin harremanetan jartzea", "auzoen artean antolatzea", "bortizkeria matxista salatzeko baliabideak erraztea", eta abar.

Baliabideak martxan

Arazoa ez konfinatu dinamikaren barruan, indarkeria matxistaren aurrean erantzun ahal izateko hainbat baliabideren berri ere eman dute Elkartasun Sareko kideek. Esaterako, "Ate honen gibelean laguntza eta babesa baduzu" dioten afixak argitaratu dituzte, bizilagunek ateetan jarri ditzaten. Harremanetan jartzeko komunikazio bideak ere eskuragarri jarri dituzte, hala nola, sare sozialak edota iehsarea@gmail.com e-mail helbidea.

"Bortizkeria sistemikoa den gizarte honetan emazte langilearen egoeraren inguruko hausnarketa egin nahi dugu, zapalkuntza hau bere osotasunean kokatuz eta salbuespen egoera honetan zapalduen arteko elkartasunerako eta zaintzarako deia luzatuz", gehitu du Elkartasun Sareak. "Indibidualismo eta interes ekonomiko kapitalisten gainetik", "zaintza eta elkartasuna" aldarrikatu dituzte.

IAk aldarrikapen zerrenda bateratu bat aurkeztu du bigarren hezkuntzara, batxilergora eta lanbide heziketara begira
'Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu!' programa oinarri, Ikasle Abertzaleakek "lehentasunezkotzat" jotzen dituen sei eskakizun orokor mahaigaineratu ditu bigarren hezkuntzarako, batxilergorako eta lanbide heziketarako. Irakurketaren bidez, eskualdez eskualde ikastetxeetan azaldu diren eskakizunak bildu eta horiei "ikuspegi orokorra" ematea izan du xede.