AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Arcelor Mitallek 131 langile kaleratuko ditu Bizkaian eta Asturiasen

Abenduan luzatu zuen, beste urtebetez, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat. Orain, baina, 62 urteko 131 langile kanporatuko ditu enpresak, UGT eta USO sindikatuekin hala adostuta.

Arcelor Mittal altzairu-enpresak enplegu-erregulazioko espediente bat (ERE, gaztelerazko sigletan) hitzartu du UGT eta USO sindikatuekin. Espediente horren bidez, 131 behargin botako dituzte euren lanpostuetatik. Oraingoz ez dute guztiz zehaztu zein lantokitatik kanporatuko dituzten langile horiek, baina neurriak Etxebarrin (Bizkaia) eta Asturiasen eragingo duela diote hainbat hedabidek, enpresako iturriak aipatuta.

1962an jaiotakoak dira kaleratuko dituzten langile guztiak; alegia, 62 urte dituzte edo beteko dituzte aurten. Kaleratze masiboa justifikatzeko, enpresaren jardunaren "narriadura" argudiatu du enpresako zuzendaritzak.

Iazko urrian aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat (ERTE, gazteleraz) ezarri zuten Arcelor Mittalen, berez, 2023aren amaieran agortzen zena. Abenduan, baina, neurria luzatu zuen enpresako zuzendaritzak, beste hamabi hilabetez. Nagusiki, Etxebarriko, Lesakako (Nafarroa) eta Aguraingo (Araba) lantegietan du eragina espediente horrek.

Osakidetzan abortatzeko eskubidea urratzen ari direla salatu du Itaiak
Kliniketan izaten diren urraketen eta tratu txarren berri eman dute bertako hainbat langilek. Negozio pribatuen eragina, abortatzeari lotutako estigma soziala eta emakumeen konfidentzialtasun falta salatu ditu Itaiak, besteak beste. Seinalatu du, gainera, "instituzio publikoek saldu nahi digutenaren" kontra, abortatzeko eskubidea ez dela unibertsala. Eskubide hori bermatzeko, ezinbestekotzat jo du "errentagarritasun ekonomikoan oinarrituriko osasun-sistemarekin amaitzea eta pribatizaturiko osasun-baliabideak sozializatzea".