AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Arcelor Mittal enpresak akordiorik gabe itxi du aldi baterako lan-erregulazio txostena

Adostutako aldi baterako lan-erregulazio txostena sinatzeko negoziaketak amaitutzat eman ditu Arcelor Mittal enpresak, langileen eskakizunak kontuan hartu gabe.

Negoziazio luzeen ostean, Arcelor Mittal enpresaren zuzendariek amaitutzat eman dituzte aldi baterako lan-erregulazio espedientearen inguruko elkarrizketak, eta aldebakartasunez erabaki dituzte baldintzak.

Azkenean, beharginek soldata gordinaren %75 kobratuko dute ekoizpen-primarik gabe, eta aparteko ordainsariengatik ere %75 jasoko dute. Zifra horiekin, langileen soldata %40 inguru jaitsiko dela iragarri dute sindikatuek.

Apirilaren amaieran jakinarazi zuen multinazionalak aldi baterako lan-erregulazio txosten baten bidez langileak kaleratuko zituela, eta atzora arte negoziaketetan aritu dira enpresaren zuzendaritza eta sindikatuak. Covid-19aren pandemiaren hasieran ere saiatu ziren estatuko langile guztiei eragingo zien aldi baterako lan-erregulazioa aurrera ateratzen, baina Lan Zuzendaritzak atzera bota zuen.

Erabaki honek Espainiako Estatuan dauden 11 lantegietako 8.000 langile baina gehiagori eragingo die; 11 lantegi horietatik bost Euskal Herrian daude: Bergaran (Gipuzkoa), Zumarragan (Gipuzkoa), Olaberrian (Gipuzkoa), Sestaon (Bizkaia) eta Etxebarrin (Bizkaia).

Mugikorren bidez "kontaktuak kontrolatzea" koronabirusari aurre egiteko "oso garrantzitsua" izango dela azpimarratu du Espainiako Armadak
Koronabirusak gorakada berriak izango dituela iragarrita, Espainiako Armadak esan du "etorkizuneko arrisku nagusiena jende pilaketak" izango direla. Hala, adierazi du "oso garrantzitsua" izango dela etorkizunean COVID-19a berriz agertzen denean "telefono mugikorretarako aplikazio bat izatea", "kontaktuak kontrolatzeko". Momentuz, indarrean da 'Balmis' operazioa.