AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Arcelor Olabarria enpresako langile bat hil da, lanetik irtetean auto batek harrapatuta

Patronalak eskatu du 'in itinere' heriotza modura sailkatzea, eta ez lan-heriotza modura. Euskal Herrian, urtea hasi zenetik, gutxienez sei langilek galdu dute bizia soldatapeko lanean.

Atzo, 21:30ak aldera, Ihurreko (Gipuzkoa) Arcelor Olabarria galdategiko langile batek bizia galdu zuen enpresaren parean, lanetik atera berri zenean, auto batek harrapatuta. Jasandako zaurien larritasuna zela-eta, ezin izan zuten ezer egin.

Enpresako hainbat langilek azaldu dutenez, enpresaren aurrean dagoen parking batean uzten dituzte autoak eta, gero, autopistaren azpitik igarotzen den oinezkoentzako bide bat erabiltzen dute haien lanpostuetara joateko. Salatu dute oinezkoentzako bidea ez dagoela ongi argiztatuta, eta horrek langileentzako dakartzan arriskuak nabariak direla aipatu dute.

Langilearen heriotza in itinere heriotza bezala sailkatzea eskatu du patronalak, hau da, ez dadila lan-heriotza bezala kontsideratu. Izan ere, in itinere istripuak ez dira ikertzen. Modu horretan, enpresaren erantzukizunetik kanpo geldituko litzateke heriotza, eta neurriak hartu behar izatea saihestuko luke.

Aurten, gutxienez sei lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Zazpi langile kaleratu ditu Irungo ALCAD enpresak
Astelehen honetan kaleratu ditu Irungo ALCAD enpresak zazpi langileak, eta langile batzordeak dio negoziaketarik eta elkarrizketarik gabe bota dituztela.