AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aresti gogoan, Bilbon antolatutako egitarauaren berri eman du EHKSk

Euskararen auziaz eta arteaz eta politikaz arituko dira apirilaren 13ko hitzaldietan. Ekidak, gainera, idazlearen inguruan sortutako antzezlana aurkeztuko du: 'Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean'.

Gabriel Aresti idazle marxista hil zenetik 50 urte beteko dira aurtengo ekainean, eta, horren harira, egun osoko egitarau bat prestatu du Bilbon (Bizkaia) Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS). Apirilaren 13an izango da, eta 10:00etarako jarri dute hitzordua Campos Eliseos antzokian.

Hiru hitzaldi egingo dituzte goizean zehar: Gabriel Aresti 50 urte: euskalduna eta marxista hitzartzea egingo dute lehenengo EHKSko kideek; Artearen mailutasuna: artea eta politika gaur egungo Euskal Herrian saioa eskainiko dute 10:45ean Kattalin Barcenak eta Paul Beitiak; eta azkenik, 12:00etan hasita, Bakeak euskarari kalte egiten baitio: euskararen auziaren gaurkotasuna hitzaldia egingo dute IƱaki Martinez de Lunak eta Aitor Bizkarrak.

Arratsaldean, berriz, Bilboko Kafe Antzokira bertaratzeko deia egin dute, egitarau berdinaren barruan. Izan ere, Arestiri buruzko antzezlan bat sortu du Ekida Arte Ekimen Sozialistak (Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean), eta egun horretan estreinatuko du. 19:30ean izango da emanaldia, eta sarrera doan eskuratu ahal izango da, edukiera bete arte.

Gasteizen, gutxienez bost emakumek jasan dituzte eraso matxistak asteburuan
Lauri euren bikotekideek egin dizkiete eraso fisikoak, eta bosgarren bati taberna batean eraso dio sexualki gizon batek.