AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Arestiren omenez, jardunaldi bat egingo du Bilbon EHKSk

Apirilaren 13an izango da, idazlearen heriotzaren 50. urteurrenaren harira, "bere izaera komunista aldarrikatzeko". Laster emango dute egitarauaren berri.

Aurtengo ekainean beteko dira 50 urte Gabriel Aresti idazle marxista hil zenetik, eta, bere oroimenez, egun osoko egitarau bat antolatzen ari da Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS). Arestiren jaioterrian izango da jardunaldia, Bilbon (Bizkaia), eta aurki azalduko ditu egitarauaren nondik norakoak Mugimendu Sozialistako antolakunde nagusiak, hainbat sorpresarekin.

"Euskaran eta arte arloan ekarpen handia egin zuen, posizio komunista mantenduta", azaldu EHKSk, idazle bilbotarrari buruz: "Desitxuratua eta despolitizatua izan bada ere, bere heriotzeko urteurrena erabiliko dugu bere izaera komunista aldarrikatzeko". Horri lotuta, hainbat hausnarketa aterako dituzte mahaira apirilaren 13an, "euskararen auziaz eta bere gaurkotasunaz" eta "arteak eta politikak egungo Euskal Herrian duten harremanaz" arituko baitira Bilbon.

Ekimenaren berri ematean, Arestiren ondoko esana ekarri du gogora EHKSk: "Euskaldun burgesak eta proletarioak jomuga berak ez dituztela konprenitzen dut. Euskaldun langileak kontsolamendu barregarria leukake, bere esplotadorearen euskalduntasunarekin kontsolatzen bada".

Derrigorrezko errekrutatzearen aurkako erresistentzia areagotu egin da Ukrainan
Soldadu kopuruak behera egin du, eta gero eta ukrainar gehiago dira Errusiaren erasoaldi bete-betean gerra-frontera joan nahi ez dutenak.