AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Arkaitz Agirregabiria del Barrio preso politikoaren senideek istripua izan dute bisitara bidean

Lannemezanera bidean izan zuten istripua Agirregabiria del Barrioren gurasoek eta alabak, asteartean. Autoan zihoazela, gurpil batek leher egin eta ezin izan zuten bisita egin.

Arkaitz Agirregabiria del Barrio preso politikoaren gurasoek eta adin txikiko alabak auto istripua izan zuten asteartean, azaroak 4, Lannemezango kartzelara bidean. Zulatu eta leher egin zuen autoaren aurrealdeko eskuineko gurpilak; gidariak autoaren kontrola ez zuen galdu, baina istripuak sortutako berantarengatik, ezin izan zioten bisita egin Agirregabiria del Barriori.

2018ko ekainean lekualdatu zuten preso politikoa Fresnesetik Lannemezanera. Une honetan, gatibu duten espetxetik 330 kimometrora bizi da haren familia.

Polizia-indarkeria irudietan jasotzea eta hedatzea debekatu nahi du Frantziako Gobernuak
Frantziako Asanblean eratutako agiri batean bilduko lirateke debeku berriak, "polizien integritate fisiko eta morala" babestea helburu. Bestalde, poliziek LDB40 balak eta GM2M granadak erabiltzea baimenduko dute.