AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Armendaritzen emakume bati eraso egin eta bideoa sareetara igo zuen haren bikotekideak, apirilean

Apirilean izan zen erasoa Armendaritzen (Baxe-Nafarroa), bikotea han bizi zenean. Erasotzaileak bikotekidea jo, filmatu eta sareetan argitaratu zituen irudiak. Maiatz bukaeran atxilotu zuten.

Armendaritzen (Nafarroa Beherea) bikoteak partekatzen zuen etxebizitzan iragan zen erasoa, aurtengo apirilean. Gizonezkoak bikotekidea jipoitu, gertatutakoa grabatu eta sareetara igo zuen erasoaren bideoa. Bikotearen ezagun batek ohartarazi du polizia, bideoa Interneten ikusi ondotik.

Maiatzaren 21ean atxilotu zuten erasotzailea, eta 23an Baionako (Lapurdi) prokuradorearen aurretik igaro zen. Emakumeak ez du salaketarik jarri, baina prokuradorearen erabakiaren arabera, erasotzailea zigortuko dute indarkeria matxista leporatuta.

Baionan bikotekide ohiari eraso egin dio gizonezko batek aste honetan, kolpatuta eta hura itotzen saiatuta.

Aiaraldeko langileriak mobilizazioak eta lanuzteak egin ditu Laudion, 'SOS Aiaraldea' lelopean
"Enpresa-itxierak, kaleratzeak eta sektore guztietako baldintzen kaxkartzea" salatu dituzte milaka beharginek. Mobilizazioaren amaieran, ekitaldia egin dute herriko plazan. "Kezka" azaldu dute eskualdeko etorkizunari dagokionez, eta "lanpostuen defentsa" berretsi dute. Arratsaldean Amurrion egingo dute manifestazioa.