AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Arrasateko Aita Menni ospitalera tokialdatu dute Kepa Arronategi preso politikoa

Buruko gaixotasun bat du Arronategik, eta aurrerantzean, Aita Mennin beteko du ezarritako zigorra. 1997an atxilotu zuten.

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Zuerako kartzelatik Arrasateko (Gipuzkoa) Aita Menni ospitalgunera lekualdatu dute Kepa Arronategi preso politikoa. Buruko gaitz bat du gernikarrak; hortaz, Auzitegi Nazionaleko espetxe zaintzak iragan maiatzean onartu zuen erietxera tokialdatzea. Aurrerantzean, han beteko du ezarritako zigorra.

1997ko urrian atxilotu zuten Arronategi, Bilboko (Bizkaia) Guggenheim museoaren inaugurazioan Juan Carlos I Espainiako errege ohiaren aurkako atentatuan parte hartu izana egotzita. Orduan kartzelaratu zuten.

Bost urteko kartzela zigorra ezarrita, berriz espetxeratuko dute Mikel Barrios
Atzo epaitu zuten Barrios Parisko Auzitegi Korrekzionalean, eta bost urteko espetxe zigorra eta hamar urteko lurralde debekua ezarri dizkio epaileak. Defentsak helegitea aurkeztu badu ere, datorren astelehenean kartzelaratuko dute iruindarra. 2017an atxilotu zuten Alemanian, eta Frantziako Estatuaren euroagindu bat medio, Osnyko espetxean sartu zuten. 2018an askatu zuten kontrol judizialpean.