AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Arrasateko emakume bat erail du haren bikotekideak

Kanaria Handiko Galdar herrian izan da hilketa, abendu amaieran. 66 urteko emakume arrasatearra hil eta gorpuzkiak lurperatu zituen haren bikotekideak.

Goiena-k jakinarazi duenez, hildako emakumearen lagun batek abenduaren 30ean jarri zuen salaketa, haren berririk ez zuelako. Poliziak zenbait gorpuzki topatu zituen bizitoki batean eta, desagertutako emakumearenak izan zitezkeelakoan, haren bikotekidea atxilotzeko agindua eman zuen. Dena den, gizonezkoa hurrengo egunean aurkeztu zen polizia-etxean; bezperan aitortu zion gertuko pertsona bati emakume arrasatearra erail zuela eta bere bizitokitik hurbil lurperatu zituela gorpuzkiak.

2020. urtean gutxienez lau izan dira, indarkeria matxista tarteko, Euskal Herrian erailak izan diren emakumeak. Kanaria Handiko Galdar herrian gertatu den hilketa berri honekin, ordea, bost dira, amaitu berri den urtean, biolentzia matxistaren ondorioz bizia galdu duten Euskal Herriko emakumeak.

Kontseilu Sozialista Iruñerria: "Belaunaldi arteko izaera daukaten eskualde mailako kontseiluak sortzeko apustua egin dugu"
Iruñerriko kontseilua lehena izan zen sortzen, ordutik beste hainbat sortu dira astebeteren buruan. Elkarrizketa labur honetan Kontseilu Sozialisten inguruan zenbait gako estrategiko askatzen ahalegindu gara, Iruñerriko bi bozeramaileekin hizketan.