AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Arrasaten mobilizatzera deitu du Itaiak, komun batean kamera bat agertu izana salatzeko

Taberna bateko komunean aurkitu dute kamera. Gaur arratsalderako protesta bat antolatu du Itaiak, 18:30ean plazan.

Orain dela gutxi jakin da Arrasaten (Gipuzkoa) kamera txiki bat zegoela jarrita taberna bateko komunean, ezkutuan. Neska gazte batek ikusi zuen gailua. Badirudi bilaketa-lanak egin dituztela eta ez dituztela kamera gehiago topatu.

Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean, mobilizatzeko deia egin du Deba Bailarako Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Elkarretaratze bat antolatu du gaur arratsalderako: 18:30ean izango da, Arrasateko plaza nagusian.

Burlatako Gaztetxeak ohartarazi du "atzerako kontaketan" dagoela
Bertako kideek iazko irailean salatu zuten Burlatako Udalak Gaztetxea eraitsi nahi duela, "alternatibarik gabe". Ziurgabetasuna erabatekoa da oraindik, itxura baitu martxoan hasiko direla Gaztetxearen eraisketa ekarriko luketen obrak.