AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Arrigorriagako pabiloi bati su eman dio gizon batek, familia bat barruan zegoela

Lau pertsona bizi ziren pabiloiko lokal batean, eta urriaren 24an jasan zuten erasoa, gaueko 23:00ak aldera. Euren jabetza guztiak galdu zituzten sutean.

Etxerik gabeko familia bati eraso zioten urriaren amaieran, Arrigorriagan (Bizkaia). Industria-pabiloi bateko lokal batean bizi ziren orduan familiako lau kide, tartean, adin txikiko pertsona bat, eta haiek bizirik erretzen saiatu zen gizon bat. Ez dute argitu zein den euren egoera gaur egun, baina jabetza guztiak galdu zituzten sutean.

Urriaren 24an, gaueko 23:00ak aldera, familiak bizitoki modura erabiltzen zuen pabiloiari su eman zion gizonezko batek. Ikerketak argitu duenez, beheko solairuan eragin zuten sutea, familiak erabiltzen zuen lokalaren azpian, eta gasolina baliatu zuen erasotzaileak. Egun horren aurretik, mehatxu egin zion familiari.

Joan den asteburuan atxilotu dute 47 urteko gizonezkoa. Hilketa saiakera leporatu diote, baita industrialdeko zortzi enpresaren instalazioetan kalteak eragitea ere.

Indarkeria matxistaren adierazpen orori aurre egitera deitu dute ikasleek Azaroaren 25ean
IAk, UIBk eta campusetako emakume taldeek mobilizazioak egin dituzte bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean. Heziguneen jarrera hipokrita salatu dute, eta hezkuntzatik hasita indarkeria matxistari aurre egitera deitu dituzte ikasleak.