AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Artea Kalera jardunaldiak egingo ditu Ekidak, "arte plastikoek kultur borrokan duten lekuaz aritzeko"

Gasteizen, Arrasaten eta Barañainen izango dira jardunaldiak. Arabako hiriburuan jarri dute lehen hitzordua, ostegun honetarako.

Artea Kalera izenpean, "arte plastikoek kultur borrokan duten lekuaz aritzeko" jardunaldi batzuk antolatu ditu Ekida Arte Ekimen Sozialistak. Euskal Herriko hiru herritan prestatu dituzte arte plastikoei lotutako egitarauak, Gasteizen (Araba), Arrasaten (Gipuzkoa) eta Barañainen (Iruñerria, Nafarroa) hain zuzen ere.

Ostegun honetan izango da aurreneko hitzordua, arratsaldez, Gasteizko Hala Bedi tabernan. 18:30ean emango diote hasiera egitarauari, argazki erakusketa batekin, eta hitzaldi bat egingo dute 19:00etan hasita: Arte plastikoak, kultur borrokarako tresna. Horren ostean, DJ Komadük girotuko du gaua. Ekidak aurrerago emango du Arrasateko eta Barañaingo jardunaldien berri.

Aurreko udan, Arte Ekimen Sozialistak lehenengo aldiz antolatu zuen Arte Eskola Sozialista: lau eguneko elkargune bat izan zen, Donostiako (Gipuzkoa) Zentro Sozialistan, borondate iraultzaileko artistak biltzeko. Bi diziplina zehatz landu zituzten eskolan: arte eszenikoak eta antzerkia batetik, eta muralismoa eta arte bisualak bestetik.

Errusiako gasa Europara itzuli da, TurkStream bidetik
Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".