AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

AS Baiona errugbi klubeko Neskek greba egin zuten joan den igandean

Azaroaren 7ko partida jokatzeari uko egin zioten errugbi jokalariek. Baliabide eskasek eta baldintza okerrek bultzatuta jo dute grebara, eta horiek hobetzea dute helburu.

Baionako Neskak bezala dira ezagunak ASB errugbi taldeko jokalariak. Lau urte daramatzate Elite 1 deituriko mailan, baina azaldu dutenez, "badirudi [Elite 1ean] lehiatzeko exijentziak ez direla ulertuak" eta, ildo horretan, prestatzaile fisikoen edota gimnasio gela baten premia azpimarratzen dute.

Bi eskakizun horiek "oinarrizkoak eta beharrezkoak" direla diote jokalariek, euren jarduera bermatzeko zein integritate "fisiko eta morala" arriskuan ez jartzeko, hain zuzen ere. Behar horiek ez direla berriak azaldu dute eta, antza, klubeko zuzendaritzak "printzesen nahikeritzat" jo zituen eskaerak, horiei entzungor eginez. Zentzu horretan, jokalariek horri guztiari egozten diote hainbat kidek taldea utzi izana.

Gauzak horrela, aurreko igandeko partidan jokatzeari uko egiteko erabakia hartu zuten, eta hala jakinarazi zuten gutun ireki baten bitartez. Grebak "alarmak piztea" espero dute, bai eta erantzun bat lortzea ere.

Baldintzapean aske utzi dute Olga Comes preso politikoa
2008ko uztailean atxilotu zuten Comes. Iazko azarotik, Iruñeko kartzelan ari zen zigorra betetzen.