AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Asencioren aurkako oihuengatik, partida bat eten zuten atzo Donostiako Reale Arenan

Adingabe bat erakusten duten irudi sexualak partekatzeagatik auzipetu dute Real Madrileko jokalaria, eta ikusleek gaitzespena erakutsi zioten atzo Donostiako estadioan. "Intolerantziaren" aurkako protokoloa aktibatuta, norgehiagoka eten zuten.

Bart, Donostiako (Gipuzkoa) Reale Arena futbol-zelaian neurtu dituzte indarrak Realak eta Real Madrilek, baina partida geratu zuten lehenengo zatiko momentu batean, Jose Maria Sanchez epaileak martxan jarri baitzuen "arrazakeriaren" eta "intolerantziaren" kontrako protokoloa. Horretarako arrazoia izan ziren, ordea, Donostiako ikusleek Real Madrileko jokalari Raul Asencioren aurka egindako oihuak eta txistuak.

Asencio adin txikiko bat erakusten duten irudi "pornografikoak" edukitzeagatik eta partekatzeagatik dago auzipetuta, Real Madrileko beste hiru jokalarirekin batera. 16 urteko neska adingabe bat ageri da irudietan, eta badirudi materiala zabaltzen aritu direla laurak. San Bartolome de Tirajanako (Kanaria Handia) 3. zenbakidun Instrukzio Epaitegia arduratu da auziaz, eta Las Palmaseko Auzitegiak hilabete honetan bertan bota du atzera defentsak jarritako helegitea.

Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) "intolerantziaren" aurka daukan protokoloak, teorian, futbol-estadioetan "arrazakeriari" eta "xenofobiari" aurre egitea dauka helburutzat.

Aitor Estebanek bidea egin du EAJren buruzagitza hartzeko
Atzo amaitu zen zuzendaritza berritzeko barne-hauteskundeen bigarren itzulia, baina Ortuzarrek atzera egin ostean, ez da inolako sorpresarik izan.