AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aske gelditu da Emilio Salaberria preso politikoa

Hogei urteko zigorra bete du Amasa-Villabonako presoak; hirugarren graduan egin ditu azkeneko biak.

Joan den larunbatean, martxoaren 19an, irten zen Martuteneko espetxetik (Donostia, Gipuzkoa) Emilio Salaberria Etxebeste. Amasa-Villabonakoa (Gipuzkoa) da preso politikoa, eta orotara, hogei urte egin ditu gatibu. Azkeneko bi urteak hirugarren graduan igaro ditu.

Hezkuntza erreformen olatuaren aurrean
Ikasle Abertzaleak antolakundeko Joanex Artola eta Eider Caballero kideekin izan da GEDAR LANGILE KAZETA eta, besteak beste, hezkuntza-erreforma berriez galdetu die. Martxoaren 24an greba egingo dute ikasleek erreforma horien kontra, eta hezkuntza sistema sozialistaren eraikuntza aldarrikatuko dute aterabide bakar modura.