AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aske geratu da Francisco Mujika preso politikoa

Preso politiko ordiziarra atzo irten zen Zuerako espetxetik (Aragoi), 28 urte eta bederatzi hilabeteko kartzelaldiaren ostean.

Francisco Mujika Garmendia Pakito aske gelditu zen atzo arratsaldean, zigorra beteta. 2021ean eman behar zuten amaitutzat haren aurkako zigorra, baina auzitegietara jotzea erabaki zuen preso politiko ordiziarrak, Fresnesko presondegian (Val-de-Marne) hilabete gehiago egin zituelako preso.

Atzo goizean jakinarazi zuen Espainiako Auzitegi Nazionak aske utziko zutela, Mujikaren eskaera onartuta. 1992. urtean espetxeratu zuten Bidarteko (Lapurdi) operazioan. Frantziako Estatuan bete zituen zigorraren lehen bederatzi urteak, eta 2000. urtean Espainiaratu zuten. Azken hamar urteak egin ditu Zueran.

Beste bi egunez egin dute greba Gipuzkoako egoitzetako langileek, sektorea duin egitea exijitzeko
246 egun egin dituzte greban Gipuzkoako egoitzetako langileek. Salatu dute haien aldarrikapenei entzungor egiten dietela Aldundiak eta enpresek, eta blokeatuta jarraitzen du lan-hitzarmenaren gaineko negoziazioak. Oraingoan ere %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkie Eusko Jaurlaritzak.