AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aske geratu da Ibai Aginaga preso politikoa

Hemezortzi urte eta erdi egin ditu preso, eta atzo atera zen Basauriko espetxetik. Berangon egin zioten harrera hainbat lagunek.

2003an atxilotu zuten Ibai Aginaga berangarra Berriozarren (Nafarroa), Espainiako Poliziaren operazio handi baten barruan. ETAren Irunberri komandoa deiturikoaren parte izatea leporatu zioten Aginagari, eta bera kartzelaratzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Zigor hori dela-eta, hemezortzi urte eta erdi egin behar izan ditu kartzelan.

Hainbat espetxetan egon da preso; hala nola, Alcala-Meco, OcaƱa I, Jaen II, Algeciras, A Lama, Sevilla II zein El Dueson. Basauriko (Bizkaia) kartzelan egin du azkeneko urte eta erdia; handik irten zen atzo, martxoaren 13an.

Kartzelaldi luze horretaz gain, horren aurretik ere izan zuten gatibu Aginaga, "kale borrokari" lotutako akusazioengatik. Hori kontuan hartuta, orotara, 21 urtetik gora egin ditu preso.

Bere jaioterrian, Berangon (Bizkaia), harrera egin zioten atzo eguerdian hainbat eta hainbat lagunek.

Ertzaintzak bi metro baino gutxiagora tirokatu du gazte bat Donostian
Realaren eta Alavesaren arteko partidaren aurretik istiluak izan ziren Anoeta kanpoaldean. Ertzain batek bertatik bertara egin zion tiro gazte bati, foam jaurtigailu bat erabilita, eta bete-betean jo zuen. Bi gazte atxilotu zituzten, gainera.