AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aske geratu da Iñaki Etxeberria preso politikoa

Ia 26 urteko espetxealdiaren ondoren, El Duesoko (Kantabria, Espainia) espetxetik atera da preso politiko iruindarra.

Ia 26 urtez izan dute preso Iñaki Etxeberria. Frantziako Poliziak atxilotu zuen 1996ko otsailean ETAko kide izatea egotzita, eta han bost urteko zigorra bete ondoren Espainiaratu zuten. Espetxe ugari pasatu ditu geroztik, atzo, zigorra beteta, El Duesoko (Kantabria, Espainia) kartzelatik atera zen arte. Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharrean egin zioten lehen harrera preso politikoari dozenaka lagunek.

Azken urteetan begiko gaixotasun batekin igaro du espetxealdia. Hainbatetan salatu izan du mediku arretarik eza; 2013an, adibidez, ia urte eta erdi zeramalako mediku azterketarik gabe.

2003ko azaroan, Valdemorora (Madril) Etxeberria bisitatzera zihoala hil zen Sara Fernandez Iruñeko bizilaguna, auto istripuan.

Ostiraletik aurrera, aire zabalean ere musukoa erabili beharko da Hegoaldean
Lege dekretu baten bidez sartuko da indarrean agindu berria Espainiako Estatu osoan, eta gainera, militarrak bideratuko dituzte txertaketa taldeetara. Iñigo Urkulluk, bestalde, neurri gehiago eskatu ditu datozen egunetarako nahiz Eguberriak amaitzen direnerako; besteak beste, establezimenduetako ordutegiak edota gehienez bildu daitekeen pertsona kopurua mugatzea.