AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aske geratu da Josu Ginea preso politikoa, 20 urteren ostean

Zortzi urtez izan dute preso Frantziako Estatuan, eta hamabi urtez Espainiakoan. Atzo irten zen Basauriko kartzelatik.

Atzo goizean geratu zen aske Josu Ginea preso politiko larrabetzuarra. Basauriko (Bizkaia) kartzelan egin ditu espetxealdiaren azkeneko hilabeteak, baina horren aurretik, hogei urtez izan dute gatibu.

2002an atxilotu zuten Frantziako Estatuan, eta zortzi urtez eduki zuten preso han. 2010ean Espainiaratu zuten Xabier Atristainekin batera, eta berriz espetxeratu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta.

Almerian igaro du zigor horren zatirik handiena. 2019an tokialdatu zuten Leongo Mansillara, eta gero mugitu zuten Basaurira, kartzelaldiaren azken hondarretan.

Inkomunikatuta jarraitzen du Pablo Gonzalez kazetariak
Otsailaren 28an atxilotu zuten Polonian, eta hiru hilabeteko behin-behineko kartzelaldia ezarri diote, espioitza delitu bat egotzita. Ordutik ez diote utzi bere hurbilekoekin ez eta konfiantzazko abokatuarekin hitz egiten.