AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aske geratu da Oier Andueza preso politikoa, hogei urteren ostean

Hogei urtez izan dute gatibu preso politiko durangarra, eta atzo goizean irten zen Basauriko espetxetik.

Oier Andueza Antxia atzo gelditu zen aske, hogei urte preso egin ostean. Basauriko (Bizkaia) kartzelan egin ditu espetxealdiko azkeneko hilabeteak, iazko azarotik atzora arte. Izan ere, iazko azaroan lekualdatu zuten Murtzia II-tik Basaurira, eta atzo goizean irten zen handik.

2001ean kartzelaratu zuten durangarra, 42 urteko espetxe zigorra ezarri baitzion Espainiako Auzitegi Nazionalak, ETAren Bizkaia komandoko kide izatea leporatuta.

2014an salatu zuen Etxerat elkarteak Andueza jipoitu zutela Murtzia II presondegian. Liskar baten ostean funtzionario bati identifikatzeko plaka eskatu ostean, biluzteko agindu zioten preso politikoari; bata bat eskatu zuen hark orduan eta, bat-batean, eraso egin zioten lau kartzelazainek. Gero, eskuburdinekin lotuta, isolamendura eraman zuten.

Ezin daiteke poliziaren esku-hartze bat zuzenean sareetan argitaratu, Iruñeko epaile baten arabera
Iruñeko Zigor arloko epaile batek ebatzi du polizien esku-hartze bat grabatu dezakeela norbanako batek, "polizia-gehiegikeriaren bat saihesteko berme posible gisa", baina gero ezin dezakeela "datu edo irudi horien erabilera irregularra" egin sareetan. Hori, epailearen arabera, polizia-agenteak "mediatikoki erakustea" izango litzateke, "inolako arrazoirik gabe".