AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aske geratu dira Valentina Morisoli eta Gaizka Astorkizaga preso politikoak, baldintzapean

Iazko azaroan Ertzaintzak atxilotutako bi preso politikoak fidantzapean irten dira espetxetik. Orain arte Soto del Realen izan dute preso Astorkizaga, eta Morisoli, aldiz, Zaballan.

Baldintzapean aske irten dira Valentina Morisoli eta Gaizka Astorkizaga Fito preso politikoak; zehazki, fidantza bana ordaindu ondoren utzi dituzte kalean. Iazko azaroan atxilotu zituen Ertzaintzak, eta

Soto del Realetik (Madril) eta Alcala Mecotik (Madril) pasatu ondoren, Zaballako (Araba) espetxean izan dute preso Morisoli. Astorkizaga, berriz, Soto del Realen izan dute orain arte. Basaurira (Bizkaia) lekualdatuko zutela jakinarazi zuten arren, ez dute halakorik egin.

Morisolik, besteak beste, xantaia egiten ari zitzaizkiola salatu zuen martxoan. Horrez gain, haren bikotekideak eta lagun batek istripu bat izan zuten bisitara bidean, martxoaren 11n.

Sopelan gutxienez hiru pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak
Laugarren pertsona bat atxilo eramaten ere saiatu dira. Dirudienez, joko-aretoen aurkako hainbat ekintzatan parte hartzea leporatzen diete. Arratsaldean askatu dituzte hiru atxilotuak.