AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aske utzi dute Asier Bengoa preso politikoa

Osorik bete du hamabost urteko kartzela-zigorra, eta urte hasieratik zegoen baldintzapean aske.

Joan den ostiralean geratu zen aske Asier Bengoa Lopez de Armentia preso politiko gasteiztarra, hamabost urteko espetxe-zigorra osorik bete ondoren. Baldintzapean aske zegoen pasa den urtarriletik; horren aurretik, hirugarren graduan izan zuten. Iazko ekainean Euskal Herriratu zuten Bengoa, Zaballako (Araba) espetxera, hain zuzen. Une horretan ezarri zioten hirugarren gradua.

2003an atxilotu zuten gasteiztarra aurrenekoz, eta 2006an epaitu zuten. Epaiketa egitean, baina, behin-behinean aske utzi zuten. Gerora ezarri zioten zazpi urteko kartzela-zigorra, ETAri laguntzea leporatuta. Hala ere, ihesera jo zuen Bengoak, eta ez zuten 2007ra arte atxilotu Frantziako Estatuan. Hamabost urteko zigorra jarri zioten han, baita espetxeratu ere. 2019an Espainiaratu zuten, eta lehen esan bezala, iaz Euskal Herriratu zuten.

Alokairu partekatuen eskaria bikoiztu egin da Espainiako Estatuko maizterren artean
2023an partekatutako pisuak "masiboki" ikusiko direla ziurtatu dute adituek. Hego Euskal Herriko zenbait hiriburutan %71 murriztu da alokairuen eskaintza, eta errenten prezioak %14 igotzera iritsi dira urtebetean. Bitartean, Gaztelaguneko diru-laguntza 2.700 pertsonari baino ez zaie iritsi, eta EAEn pisua partekatzen dutenen batez besteko adina 30 urtetik gorakoa da.