AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aske utzi dute Faustino Marcos preso politikoa

Hamahiru urtez izan dute preso, eta Darocan bete ditu espetxealdiko azken urteak.

Joan den asteburuan geratu zen aske Faustino Marcos preso politiko donostiarra. Espainiako Espetxe Erakundeek martxoaren bukaeran jakinarazi zuten Euskal Herrira lekualdatuko zituztela hainbat preso politiko; tartean, Marcos. Azkenean, ordea, tokialdatu aurretik bete du zigorra, osorik. Guztira, hamahiru urtez izan dute preso, eta Darocan (Zaragoza) bete ditu kartzelaldiko azken urteak. 2020an mugitu zuten Darocara, eta Herrera de la Manchan izan zuten horren aurretik.

51 urte ditu Marcosek. 2010ean atxilotu zuten Katalunian, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak 2012an ezarri zion zigorra.

Ikasleko segurtasun aurrekonturik handiena duen unibertsitatea da EHU Espainiako Estatu mailan
Termino absolutuetan, bigarren postuan dago bere segurtasun gastua, Madrilgo eta Bartzelonako unibertsitaterik handienen gainetik. Ikasle bakoitzeko, 81,96 euro xahutzen ditu EHUk segurtasun enpresei ordaintzen.