AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aske utzi dute Grezian Kostas Fragoulis erail zuen polizia-agentea

Duela astebete hil zen hamasei urteko gazte ijitoa, gasolindegi batean 20 euro ez ordaintzeagatik polizia batek emandako tiroek zaurituta. Aske geratu da, baldintza bakar batekin: Greziatik ez irtetea. Oraindik ez dute epaiketaren data zehaztu.

Tesalonikako Batzorde Judizialak atzo eman zuen bere erabakiaren berri: aske utzi du Kostas Fragoulis tirokatu eta erail zuen polizia-agentea, baldin eta Greziatik alde egiten ez badu. Erabakigarria izan da ebazpen hori, antza, ez baitziren ados jartzen epailea eta fiskala; fiskalak zioen, epaiketa egin arte, etxeko atxiloaldian jarraitu beharko zuela polizia-agenteak. Badirudi hilketa leporatuko diola epaileak, gehigarri batekin: horretarako asmoa edo intentzioa izatea. Hiltzaileak, beraz, berriz deklaratu beharko du epailearen aurrean, egiten ari zenaren jakitun zela iritzita egotzi dizkioten kargu berriak direla-eta.

Orain dela aste bat, abenduaren 13an, hil zen Fragoulis. Berriki aske geratu den polizia-agenteak burura tiro egin zion abenduaren 5ean, antza, Tesalonikako gasolindegi batetik 20 euro ordaindu gabe alde egin zuelako. Larriki zauriturik eraman zuten erietxera hamasei urteko gaztea, eta astebetetik gora borrokatu zuen bizirik jarraitzeko. Dena den, ospitalean zendu zen bederatzi egun beranduago.

Haserreak hartu zituen Greziako kaleak gazte ijitoa tirokatua eta ospitaleratua izan bezain pronto, protesta eta istilu ugari piztu baitziren. Abenduaren 6an, gainera, hamalau urte bete ziren Atenasko poliziak Alexis Grigoropoulos hamabost urteko gaztea tiroz erail zuenetik, eta ohiko mobilizazio jendetsuak izan ziren horren harira. Fragoulisen heriotza argitara ateratzean ere protesta masiboak izan ziren Grezia osoan, eta aurreko egunetan egin modura, modu bortitzean erantzun zuten polizia-indarrek; 30 atxilotutik gora izan ziren.

Zigor Kodearen erreforman, Espainiako Auzitegi Konstituzionalari lotutako neurriak geratu ditu Konstituzionalak berak
Aurrera doa Zigor Kodearen erreformaren tramite parlamentarioa, baina Gorteetatik bideratutako zenbait zuzenketa atzera bota ditu Auzitegi Konstituzionalak; hain zuzen, trabak jarri dizkio organo hori berritzeari. Neurri horiek baztertuta bozkatuko dute Zigor Kodearen erreforma Senatuan, ostegun honetan.