AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aske utzi dute Jon Gurutz Maiza preso politikoa

2007an atxilotu zuten Frantziako Estatuan, baina 44 urte daramatza etxetik kanpo; 71 urte ditu gaur egun, eta gaixotasun ugari ditu. Martuteneko kartzelan bete ditu zigorraren azken hilabeteak.

Gaur goizean irten da Martuteneko (Gipuzkoa) espetxetik Jon Gurutz Maiza preso politiko etxarriarra, zigorra osorik beteta. 71 urte ditu gaur egun, eta gaixotasun ugari atzeman dizkiote gatibu dagoenetik: hipertentsioa, diabetesa, ikusmen arazoak, eta abar. Azken urteetan sarri ohartarazi dute bere osasun-egoera larriaz.

Duela hamabost urte atxilotu zuten Frantziako Estatuko Rodez herrian, 56 urte zituenean. La Santé, Saint Maur nahiz Lannemezaneko kartzeletan izan dute preso, zigorra Frantziako Estatuko auzitegiek jarrita. Espetxealdiaren azken zazpi hilabeteak, dena den, Martuteten bete ditu, Maizak berak hala eskatuta.

2007tik izan dute kartzelan preso, baina etxetik ihes eginda zegoen aurretik. Zehazki, 44 urte egin ditu etxetik kanpo, ihesaldia eta kartzelaldia kontuan hartuta.

Azaroaren 25erako mobilizazioak antolatu ditu Itaiak
Itaiak Euskal Herriko 29 herritan egingo ditu mobilizazioak Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, 'Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki' lelopean.