AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aste honetan, emakume bat bahitzen saiatu da gizon bat Bilboko tren-geltoki batean

Emakumea kolpatu eta indarrez atxiki zuen gizonezkoak. Atxilotu eta 72 ordura aske utzi zuten.

Joan den asteartean, emakume bat bahitzen ahalegindu zen gizon bat Bilbon (Bizkaia). Zorrotzako tren-geltokian izan zen: emakumea kolpatu eta indarrez atxiki zuen gizonak. Hainbat kolpe ditu emakumeak erasoaren ondorioz; sare sozialen bidez eman ditu argitara kolpeen irudiak.

Azaldu duenez, atxilo eraman zuten erasotzailea, baina, itxura denez, 72 ordu baino gutxiago igarotzean utzi zuten aske.

Soilik euskaldunen laurdenek egiten dute hobeto euskaraz erdaraz baino
Azken 30 urteetan ezagutzak gora egin du Hegoaldean, eta Iparraldeko galera doitzen hasi da. Ezagutzak gora egin arren, euskaldunen hizkuntza-gaitasuna murriztu egin da.