AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Asteasuko Siemens Gamesako langileak grebara itzuli dira

Lan hitzarmenaren eguneraketa eta soldata arrakalaren murrizketa helburu, martxoaren 10ean abiarazitako lanuztea berrartu du erreleboka aritzen diren beharginen sektoreak. Espainiako Gobernuak ezarritako dekretuarekin, jarduera ekonomikoak ez ezik, grebak ere etenaldia jasan du azken asteetan. Zuzendaritzak jardueraren geldialdian galdutako lanegunak "itzultzera" behartu ditu langileak.


Covid-19aren krisiaren harira Espainiako Gobernuak hainbat industria-jarduera eten zituenez, fabrikako ekoizpena zein grebaldia ere geldirik egon dira gaur arte. Beste milaka langileren antzera, geldialdian zehar "galdutako" lanegunak "berreskuratzera" behartu ditu patronalak Siemens Gamesako langileak.

Greba mugagabean

Erreleboka jarduten duten langileen sektorea gaur goizean batu da. Enpresako zuzendaritzak haiekin izan duen jarrera "are gogorragoa" denez, greba mugagabeari eustea erabaki dute. Krisialdiak sortu duen ziurgabetasunaren erdian, "egoera zaurgarrian" ikusten dute euren burua. Hala, salbuespen egoeraren testuinguruan Euskal Herrian piztutako lehen greba mugagabea da Tolosaldeko langile hauena.

Komunikazio bideak etenda dituzte preso gehienek
Etxerat-ek salatu du presoek "kasu gutxi batzuetan bakarrik" egin ahal izan dituztela bideo-deiak. Neurriak "medioak dituztenei bakarrik" balio diela ohartarazi du Salhaketak.