AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Astebeteko greba egingo dute Ambuibericako langileek

Ambuiberica enpresako langileek greba egingo dute uztailaren 20tik 27ra, pairatu dituzten osasun-arazoak salatzeko.

Euskal Herrian 904 langile ditu soldatapean Ambuiberica enpresak, eta arriskuen prebentzio-neurriak behin eta berriz hautsi dituela salatu dute beharginek. Pandemia garaian egoerak okerrera egin duela azpimarratu dute: azken hilabeteetan 178 langilek eskatu dute gaixo-agiria, SARS-CoV-2 birusarekin kutsatu direlako edo behartutako gehiegizko lan-kargak eraginda lesioak izan dituztelako.

Langileek greba egingo dute uztailaren 20tik 27ra, eta modu horretan, anbulantzien sektorea publiko bihurtzea eskatuko dute, baita langile publiko izaera lortzea ere. Bestalde, behargin kopurua handitzea ere jo dute helburutzat, gehiegizko lan-kargarekin amaitzeko eta haien osasuna bermatzeko.

Hego Euskal Herriko enplegu bulegoetan 2.060 langabetu gehiagok eman dute izena ekainean
Maiatzeko datuekin alderatuta, soilik Nafarroan egin du behera tasak, -%1,6. Beste lurraldeetan ordea, goranzko joera hartu du; Araban (+%2,36), Gipuzkoan (+%2,14) eta Bizkaian (+%1,70). Zerbitzuen sektorea da langabeziaren igoerak gehien kolpatu duen lan arloa.