AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Asteburuan, berriz exijituko dute La Suizako sei sindikalisten askatasuna Gijonen

2021ean ezarri zizkieten hiru urte eta erdiko kartzela-zigorrak, La Suiza gozotegiaren erasoak salatzeko protestei lotuta. Hilaren 18an berrikusiko du auzia Espainiako Auzitegi Gorenak.

Larunbat honetan, ekainaren 15ean, manifestazio bat izango da Gijonen (Asturias), La Suizako seiak aske gera daitezela exijitzeko. Izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak ekainaren 18an berrikusiko ditu CNTko sei sindikalisten kontrako auzia eta zigorrak, eta akusatuei babesa emateko mugimenduak kaleetan aldarrikatu nahi du euren askatasuna.

Gijongo auzitegi batek 2021ean kondenatu zituen zortzi sindikalista, gaur egun zarratuta dagoen La Suiza gozotegiaren aurkako protesten harira. Besteak beste, "lan-esplotazioa eta gehiegikeriak" leporatu zizkioten enpresari, eta ugariak izan ziren mobilizazioak. Gijongo epaile batek, dena den, zortzi pertsona zigortzea erabaki zuen horregatik: hiru urte eta erdiko espetxe-zigorrak jarri zizkien, eta 150.000 euroko kalte-ordainak ordaintzera behartu zituen.

Ebazpen horren alde egin zuen gero Asturiasko Justizia Auzitegi Nagusiak. Auzipetuetatik bi absolbitu zituen, baina mantendu egin zituen sei lagunen kontrako zigorrak. Hiru urtez izan dira martxan La Suizako seien aldeko mobilizazioak, baina arriskuan jarraitzen dute gaur egun.

Sindikalisten defentsak aurkeztutako kasazio-helegitea ontzat emanda, Espainiako Auzitegi Gorenak hilaren 18an aztertuko du kausa, Madrilen. Manuel Marchena epaileak gidatuko du saioa.

Zeraingo EH Bildu, isilik atzo argitara ateratako esplotazio kasuaren aurrean
Muturreko lan-esplotazioa jasan dute Zerainen hainbat pertsona migratuk. Horren berri izatean, gertatutakoa salatzeko mozio bat aurkeztu zuen udalbatzan Zerain Burujabek, baina salatu du EH Bilduk atzera bota zuela: "Momentuz isilik egotea erabaki du".