AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Asteburuan bi neska bortxatu dituzte Bilbon eta Lemoan

Lemoako lokal baten inguruan eta Bilboko etxebizitza batean izan dira erasoak. Deustuko jaietan eta Gasteizen, bestalde, ukituak egin dizkiete bi emakumeri.

Gutxienez bi emakume bortxatu dituzte asteburuan Bizkaian. Ostiraletik larunbaterako gauean, Bilboko (Bizkaia) Arangoiti auzoko etxebizitza batean eraso zuen emakume bat 20 urteko gizon batek. Neskak larunbat goizean salatu zuen gertatutakoa, eta eguerdian atxilotu zuten erasotzailea.

Larunbat goizaldean, gainera, beste emakume bati eraso zioten Lemoan (Bizkaia), gaueko aisialdirako lokal baten inguruan. Neskarengana hurbildu zen 25 urteko gizon bat, eta bortxatu egin zuen. Hainbat lekukok hots egin zioten poliziari, eta erasotzaileak inguruan jarraitzen zuenez, han atxilotu zuten.

Bestalde, Deustuko (Bilbo, Bizkaia) festetan ere salatu dute eraso bat: larunbat goizaldean, ukituak egin zizkioten emakume bati txosna gunean.

Gasteizen (Araba) berdina jasan behar izan zuen beste emakume batek larunbat gauean. Aisialdirako lokal batean, emakume bati ukituak egin zizkion gizon batek. 03:00ak aldera atxilotu zuten erasotzailea; 42 urte ditu.

Aske geratu da Ibai Aginaga preso politikoa
Hemezortzi urte eta erdi egin ditu preso, eta atzo atera zen Basauriko espetxetik. Berangon egin zioten harrera hainbat lagunek.