AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Asteburuan gutxienez bi emakumeri eraso diete Gasteizen eta Iruñean

Igande goizaldean, 12 urteko neska bati eraso zion gizon batek Errotxapeako etxebizitza batean. Larunbatean, bestalde, emakume bat leihotik botatzen saiatu zen bere senarra, Gasteizen.

Zenbait komunikabidek gaur jakinarazi dutenez, gutxienez bi eraso matxista izan dira asteburuan Arabako eta Nafarroako hiriburuetan. Larunbatean, 59 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), bere bikotekideari eraso egiteagatik. Etxebizitza batean zeudela, emakumea leihoetako batetik botatzen saiatu zen gizona. Mozkortuta zegoen erasotzailea.

Errotxapea auzoan (Iruñerria, Nafarroa), berriz, igande goizaldean izan zen eraso bat. 12 urteko neska bati sexu-erasoa egin zion 20 urteko gizon batek, bere etxebizitzan. Hainbat hedabideren arabera, elkar ezagutzen zuten neskak eta mutilak, eta sare sozial baten bidez jarri zuten etxebizitza horretara joateko hitzordua. Gero, han eraso zion neskari gizonak. Atxilotu dute jada.

Ostalaritzako esplotazio-sare bat desegin dute Donostian
Hiru pertsona atxilotu dituzte gutxienez 21 behargin esplotatzea eta Gizarte Segurantzari 80.00 euroko iruzurra egitea leporatuta. Behargin etorkinengana jotzen zuten, eta euren egoera legeztatzearen truke, miseriazko lan-baldintzak onartzera behartzen zituzten.