AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Asteburuan, gutxienez bi emakumeri eraso zieten Bilbon

Europa Parkeko tunel batean izan zen erasoetako bat, eta diskoteka batean bestea. Bestalde, aurreko astean, zazpi emakumek jasan zituzten eraso matxistak Nafarroan.

Joan den asteburuan, gutxienez bi emakumeri egin zizkieten sexu-erasoak Bilbon (Bizkaia). Larunbat goizaldean izan zen erasoetako bat: emakume bati, lanetik irten eta Europa Parkeko tunel batetik igarotzen ari zela, ukituak egin zizkion gizonezko batek. Ez dute erasotzailea atzeman.

Igandean izan zen bigarren erasoa, erdiguneko diskoteka bateko komun batean. Erasotzailea atxilotu dute.

Nafarroan, gutxienez zazpi eraso astebetean

Aurreko ostiralean hainbat hedabidek jakinarazi zutenez, astean zehar, gutxienez zazpi emakumeri eraso zieten Nafarroan. Iruñean (Nafarroa), Zangozan (Nafarroa) eta Bilatortan (Nafarroa) hiru emakumek jasan zituzten sexu-erasoak; adingabea da haietako bat.

Baztanen (Nafarroa) eta Ablitasen (Nafarroa) bi gizonezkok urratu zituzten urruntze-aginduak, eta Iruñean eta Tuteran (Nafarroa) beste bi gizon atxilotu zituzten genero indarkeria leporatuta.

Hainbat emakume adingaberi eraso die gizon batek Gallartako barraka batean
Segurtasun sistema ziurtatzean, barrakako langile batek ukituak egin dizkie gutxienez hogei neskari.