AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Asteburuan, gutxienez bost emakumeri eraso diete Nafarroan eta Plentzian

Plentziako festetan, emakume bati sexu-erasoa egin diote bi gizonek. Bestalde, genero indarkeriagatik atxilotu dute gizonezko bana Iruñean, Berriozarren, Murietan eta Melidan.

Oraingoz, joan den asteburuan izan diren bost eraso matxistaren berri eman dute Euskal Herrian. Nafarroan, batetik, jakinarazi dute lau gizonezko atxilotu dituztela genero indarkeriagatik. Zehazki, Berriozarren, Iruñean, Melidan eta Murietan izan dira erasoak eta atxiloketak.

Plentzian (Bizkaia), bestalde, Madalena jaiak ospatu dituzte azken egunetan, eta emakume bati eraso zioten larunbat goizaldean. Bi gizonek egin zioten sexu-erasoa 20 urteko neskari.

IAren Eskola Ibiltariak utzitakoa
Aurreko ostegunetik larunbatera bitartean egin dute Eskola Ibiltaria IAko kideek, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio igarota. Ikasturte politikoa amaitutzat emanda, datorrena "indarrez hartzera" deitu dute.