AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Asteburuan hiru emakumeri eraso zieten Gasteizen

Hiru gizonezko atxilotu dituzte eraso horiekin lotuta, 31, 42 eta 80 urtekoak.

Azken egunetan hiru gizon eraman ditu atxilo Gasteizko Udaltzaingoak, indarkeria matxista egotzita. Euren bikotekideei egin diete eraso, azaldu dutenez, eraso fisiko zein psikologikoak tarteko. 31, 42 eta 80 urte dituzte erasotzaileek.


Hiru neska adingabe sexualki esplotatu dituzte Nafarroan
14 eta 16 urte zituzten emakumeek esplotatuak izan zirenean, eta Nafarroako Gobernuaren tutoretzapean zeuden. Hiru gizon auzipetu dituzte neskak "prostituziora bultzatzeagatik", eta beste hiru, berriz, haiekin eta diru truke sexu-harremanak izateagatik. Drogak ematen zizkieten proxenetek.