AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Asteburuan langile bat hil zen Zaratamon, etxera bidean zela

Auto-istripuz hil zen 36 urteko emakumea, Zaratamotik Urduñarako norabidean. Aurten gutxienez 21 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Euskal Herrian izandako beste lan-heriotza baten berri eman dute gaurkoan. Aurreko larunbatean, goizeko 06:00etan, emakume bat auto-istripuz hil zen Zaratamon (Bizkaia), Urduñarako (Bizkaia) norabidean. Artiach enpresan aritzen zen soldatapean emakumea, eta gaueko txanda bukatuta, etxera bidean zihoan auto-istripua izan zuenean. 36 urte zituen.

"Gaueko txanda amaitzean, nekea arrisku faktore garrantzitsua" dela nabarmendu du LAB sindikatuak. Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 21 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela edo in itinere istripuen ondorioz.

Grebari ekin diote Bizkaiko garbitzaileek
Bi greba egunetara deitu dute astean zehar Bizkaian eta, patronalak soldata igoera bat ezartzen ez badu, maiatzean ere mobilizatuko dira berriro. Greban daude Gipuzkoako garbitzaileak ere.