AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Asteburuan lau emakumeri eraso diete haien bikotekideek Gasteizen eta Iruñean

Arabako hiriburuan izan ziren eraso horietatik hiru, eta Nafarroako hiriburuan bat. Hiru erasotzaileak atxilotu zituzten Gasteizen.

Joan den asteburuan, gutxienez lau emakumeri eraso diete haien bikotekideek Gasteizen (Araba) eta Iruñean (Nafarroa). Gasteizen izan ziren eraso horietatik hiru; bi igandean, eta bat larunbatean. Igandean, hain zuzen, Pilar auzoan eta San Martinen atxilotu zuten gizon bana, haien bikotekideei eraso egiteagatik. 52 urte ditu erasotzaileetako batek, eta 37 besteak. Larunbatean, berriz, Lakua-Arriagan atxilotu zuten 32 urteko gizon bat, kalean neska lagunari eraso ziolako.

Iruñean, bestalde, gizon batek lokal batean giltzapetu zuen bere bikotekidea. Suhiltzaileek ireki behar izan zuten atea, eta ordura arte, lokalean gatibu egon zen emakumea.

Grebari eusten diote Vulcanizados Zuloaga enpresako langileek
2021eko ekainean ekin zioten greba mugagabeari; hala, 289. greba eguna bete dute gaur. Salatu dute zigor prozedurak zein isunak jaso dituztela manifestatzeagatik.