AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Asteburuan sexu-erasoa egin diote emakume bati Tolosan

Elkarretaratze bat antolatu du Tolosaldeko Itaiak gaur arratsalderako; 20:00etan izango da protesta, Triangulon.

Joan den asteburuan, emakume batek sexu-eraso bat jasan du Tolosan (Gipuzkoa). Atzo jakinarazi zuten gertatutakoa salatu duela emakumeak, eta zabalik dago ikerketa; Ertzaintzaren esku dago.

"Indarkeria matxista areagotzen ari den honetan, gizartearen gehiengoa berdintasunaren alde egonda ere, argi dago emakume langileok babesgabe geratzen garela", salatu du Tolosaldeko Itaiak: Hau honela, erantzun eraginkorrak hedatzeko bitartekoak antolatzea dagokigu. Hain zuzen ere, azpiratzen gaituen gizarte kapitalista gainditu eta indarkeria matxistak lekurik izango ez duten gizarte komunista eraikitzeko bidean".


Espainiako Estatuan gero eta handiagoa da pobrezia edo gizarte-bazterketa jasateko arriskua
%27tik %27,8ra igo zen pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan dagoen biztanleriaren indizea 2020. eta 2021. urteen artean, Espainiako Estatistika Institutuaren azken datuen arabera. 13 milioi pertsonatik gora "gabezia sozial zein material larrian" zeudela kalkulatu zen iaz. Etxebizitza berotzeko zailtasunak dituen biztanleriaren ehunekoa, zehazki, %3,4 handiagoa izan zen urte batetik bestera. Litekeena da azken hilabeteetako inflazioak datu horiek larriagotu izana.