AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Asteburuan zehar, ehunka lagun hurbildu dira Durangoko Gaztetxe berrira

Kaletik Gaztetxera asanbladak ostiralean jakinarazi zuen lehengo Correos birjabetu duela, Gaztetxe bilakatzeko. Hainbat ekimen antolatu dituzte bertan azken egunetan, eta jende andana bertaratu da.

Ostiralean izan zen berri pozgarria Durangon (Bizkaia): Gaztetxe berri bat ireki dute bertan. Lehen Correosena zen eraikina birjabetu du Kaletik Gaztetxera asanbladak, udaletxe aurrean, eta Gaztetxe bihurtu du. Asanbladak urtebete inguru darama espazio baten aldeko borrokan, baina ikusita udalak ez diola "gazteon beharrak asetuko dituen espazio bat lortzeko bermerik eman", urrats bat egitea erabaki du. "Aurreko esperientzietatik ikasi dugu ezin garela udalen promesen zain geratu", azaldu zuen ostiralean bertan.

Durangoko Gaztetxearen berri eman zutenetik, jende ugari hurbildu da bertara. Larunbat goizean, Gaztetxearen nondik norakoez hitz egiteko batzar informatibo bat egin zuten asanbladako kideek, eta beste hainbat kultur-ekimen ere antolatu zituzten egun horretarako. Oihana Bartra eta Gorka Pagonabarraga bertsolariak kantuan aritu ziren eguerdian, Gaztetxe aurretik hasi zen bertso-poteo batean, eta Idoia Asurmendi, Chill Mafia eta Malakias MX3 proiektuko kideek musika-emanaldiak eskaini zituzten iluntzean.

Milioi bat etxebizitza baino gehiago daude jabe handien eskuetan Espainiako Estatuan
1.046.188 etxebizitza kontrolatzen dituzte 27.000 jabe handik, eta etxe horien %60 dira enpresa, funts eta entitate pribatuenak. Hala ere, alokairuan dauden etxebizitzen kasuan, jabe txikiak omen dira nagusi.