AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Astelehenean epaituko dituzte Baionako blokatze-egunean atxiloturiko bi lagun

Bitartean biak espetxean sar zitzatela eskatu zuen fiskaltzak, baina epaileak erabaki du kontrol judiziala ezartzea. Denera, sei pertsona atxilotu zituzten Baionan asteazkenean.

Aurreko asteazkenean, Frantziako Gobernuaren eta murrizketen aurkako mobilizazio-egunean, ia 500 lagun atxilotu zituzten Frantziako Estatu osoan. Baionako (Lapurdi) blokatze-ekintzetan, hamar pertsona atxiki zituen Poliziak nortasun-kontrolak egiteko eta sei pertsona hartu zituen atxilo.

Haietako bi datorren astelehenean epaituko dituzte, Berria-k jakinarazi duenez. Epaiketa azkarra eginen diete, nahiz eta biek azaldu duten judizioa atzera dadila eskatuko dutela. Hasieran, epaiketa izan bitartean biak kartzelara zitzatela galdegin zuen fiskaltzak, baina ez zuen eskaera onartu epaileak: kontrol judiziala ematea erabaki zuen. Frantziako Estatuko lurraldetik irtetea, mobilizazioetan parte hartzea eta arma bat eramatea debekatu die momentuz.

Asteazkenean atxiloturiko hirugarren pertsona bat, berriz, urtarrilean epaituko dute Baionan. Hari ere kontrol judiziala ezarri diote bitartean, eta ezingo du Pirinio Atlantikoetako departamenduan egindako manifestazioetara batu.

Zirkulazioa trabatzea, aurpegia estaltzea edo aztarnak emateari uko egitea egozten diete hirurei, Mariel Garrigos prokuradorearen esanetan. Gainera, Poliziari eraso izana leporatzen diote haietako bati, labana bat eramatea beste bati, eta jazarpena egin izana azkenari.

27 urteko espetxe-zigorra Bolsonarori, estatu-kolpe saiakeragatik
Presidente ohia eta zazpi goi-kargudun militar eta zibil zigortu ditu Brasilgo Auzitegi Federal Gorenak, Lularen kargu-hartzea eragozteko plan kolpista bat antolatzeagatik.