AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Atenasko komisaria batean pertsona migrante bat kolpeka erail du Poliziak

Jatorri pakistandarrekoa zen Mohammed Kamran, eta hilaren 21ean hil zuten, jipoituta: ubelduraz beteta aurkitu zuten bere gorpua, polizia-etxe bateko ziegan.

Izugarriak dira Mohammed Kamranen gorpuak erakusten dituen ubeldurak, Poliziaren eskuetan jasandako torturen seinale. Joan den irailaren 21ean erail zuten polizia-indarrek, Greziako hiriburuko komisaria batean, baina aurreko astean atera zen argitara 37 urteko gizonezkoaren heriotza bortitza.

Atxilotu eta Atenas erdiguneko polizia-etxe batera (Hagios Pandeleimonas auzoan) eraman zuten Kamran agenteek. Bere gorpuan ikus daitekeen modura, modu basatian jipoitu zuten bertan. Komisariako ziega batean topatu zuten gero, hilik, eta ubelduraz beteta. Ez dago inolako bideo-zaintza kamerarik zelda horretan.

Zenbait iturriren arabera, gertatutakoari buruzko ziurtagiri ofizialak dio ezin dela heriotzaren arrazoia zehaztu, eta forentseak ezin izan duela patologiarik atzeman. Hala ere, medikuak aitortzen du Kamranek lesio larriak zituela buruan, hanketan nahiz bizkarrean, eta marka argiak zituela eskumuturretan. Denbora luzez lotuta izan zutela erakusten du horrek.

Hainbat egunez gatibu

Irailaren 17tik 18rako gauean atxilotu zuten jatorri pakistandarreko gizona, ustez, istilu batean parte hartzea eta komun bateko konketa haustea leporatuta. Dena den, bere senideek jakinarazi dute Poliziak ez dituela argitu atxiloketaren nondik norakoak; hala nola, zer ordutan eta non atzeman zuten. Badirudi zaurituta zegoela atxilo eraman zutenean, baina gerora bere gorpuan ageri ziren zaurietako batzuk berriagoak ziren; atxilotu ostekoak, alegia.

Kamranen senideek lau egunez bilatu zuten desagertua hamaika ospitaletan eta komisariatan, eta 21ean jakin zuten polizia-etxe batean galdu zuela bizia, zenbait ordu lehenago.

"Erakutsi dugu, antolatuta bagaude, faxismoak ez duela tokirik unibertsitatean"
Gaur ere, irakasle faxista bat kanporatzeko mobilizatu dira Leioako campuseko ikasleak: beste protesta jendetsu bat egin dute Zuzenbide Fakultatean. Behin-behinean, behintzat, EHUk faxistaren klaseak etetea lortu dute.