AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Atxilotu bat Amurrion, sare sozialetan Polizia gaitzesteagatik

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen, eta irain-delitu bat leporatzen diote.

Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du Amurrion (Araba), Internet bidez mezu "iraingarriak" zabaltzea egotzita. 4 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu sare sozial batean, eta honakoa idatzi zuen bertan aurreko urtean: "Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" ("Mejor poli muerto, abono para el huerto"). Irain-delitu bat egitea leporatzen diote.

Iazko martxoan, Los Palacios (Sevilla) parean harrapaturik hil ziren bi guardia zibil. Polizia-indarrek diotenez, atxilotutako pertsonak gertakari horien harira idatzi zuen aipatutako mezua. Itxura denez, 2024ko maiatzean dei anonimo bat egin zuen amurrioarrak Castellóko Guardia Zibilaren telefonora, eta orduan hasi zen bere aurkako ikerketa.

Errepresioa Athleticeko zaleen aurka: kronika amaigabe bat
Herri Norte Taldeko eta Iñigo Cabacas Herri Harmailako kideekin hitz egin dugu, Athleticeko zaleek jasandako errepresio kasuen kronograma bat osatzeko. Kirol-harmailak aldarri politikoak hedatzeko espazio modura ulertzen dituztenen aurka, beldurraren politika da nagusi: zentsura, partidetara joateko debekuak, isun erraldoiak, polizia-operazio masiboak, kalez jantzitako polizien jazarpena, kolaborazio eskaerak... Eta agertoki hori guztia hauspotzen du komunikabide intoxikatzaileen kriminalizazio-kanpaina itogarriak. Ikus ditzagun azken urteetako gertakari nagusiak.