AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Atxilotuei klase elkartasuna adierazi die jende ugarik Lekeition

Lekeition manifestazioa egin dute goizeko atxiloketak salatzeko eta bi gazteei klase elkartasuna adierazteko. Deustuko polizia-etxean jarraitzen dute atxilotuek eta, dirudienez, bideo-konferentzia bidez deklaratuko dute.

19:30ean Eskolapean elkartu da jende andana, eta Atxilotuei klase elkartasuna lelopean zeharkatu dituzte Lekeitioko (Bizkaia) kaleak manifestariek. Arratsaldetik ez da berririk izan; Deustuko (Bilbo, Bizkaia) polizia-etxean dituzte gatibu goizean herrian atxilotutako bi gazteak. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, antza, bideo-konferentzia bidez deklaratuko dute. Dirudienez, iazko maiatzean ekintza batean parte hartzea egozten diete bi gazteei.

Irakurri hemen goizeko atxiloketen inguruko albistea

Elkarretaratzea egin dute Irungo Brioche-Pasquier enpresako langileek
Aurrera doa Irungo lantegia ixteko prozedura, eta borrokan dihardute beharginek. Atzo San Juan plazan elkartu ziren, kaleratzeak zein lekualdaketak salatzeko.