AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Atxuriko kantxak hesitzeko lanekin aurrera egin du Bilboko Udalak, han gaua igarotzen zuten pertsonak kanporatuta

Atxuri auzoko kirol kantxak hesitzeko lanekin jarraitu du udalak aste honetan. Hainbat eta hainbat gazte migratzailek zortzi hilabete zeramatzaten instalazio horietan, gaua igarotzeko babesten.

Urtarrilaren 3an, Bilboko (Bizkaia) Ensantxe plazan pertsona etxegabe bat hil eta egun gutxira, Bilboko Udalak Atxuri auzoko kirol kantxak hesitzeari ekin zion. Ez zieten inolako alternatibarik eman gaua han igarotzen zuten jatorri afrikarreko gazteei, baina kantxetan sartzea debekatu zieten hesien bidez. Atxuriko "hainbat auzokideren kexak" hartu zituzten aitzakiatzat gazte migratzaileak kantxetatik kanporatzeko.

Bestalde, aste honen hasieran Atxuri erabat militarizatuta egon dela salatu dute hainbat eragilek. Antza, auzoa hesitzeko lanak amaitzea eta hesi horiek indartzea zen udalaren asmoa.

Duela egun batxuk, tenperatura baxuak zirela-eta, pertsona etxegabeei aterpea emateko zerbitzu bat jarri zuen martxan udalak. Aldi baterako alternatiba horrek, ordea, bere mugak erakutsi ditu; izan ere, udal aterpetxeetan, gehienez, bi hilabetez hartuko dute pertsona bakoitza. Etxegabeek ez dute inolako bermerik izango epe hori igarotzean.

Langile bat eraila Lagranen, baso lanetan ari zela
46 urteko gizona soldatapeko lanean ari zela hil da, zuhaitz baten adarra gainera erorita. Gutxienez lau langilek galdu dute aurten bizia haien lanpostuetan.