AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Atzeratu egin dute Tubacexeko greba zela-eta auzipetutako hiru gazteren kontrako epaiketa

Bi ertzain ez dira bertaratu Gasteizko epaitegira, eta saioa geroratu behar izan dute. Lau urte eta zazpi hilabeteko zigor eskaerak daude mahai gainean hiru gazteen kontra, Tubacexeko langileek 2021ean egindako grebaren harira.

Gaur epaitu behar zituzten Gasteizen (Araba) Aiaraldeko hiru gazte, Tubacexeko greban istiluak sortzeko talde antolatu bat osatzea leporatuta. 2021eko martxoan Amurrioko (Araba) planta aurrean izan ziren protestei lotuta auzipetu zituzten, eta lau urte eta zazpi hilabeteko espetxe-zigor eskaerak egin zituzten haientzat. Dena den, atzeratu egin behar izan dute gaurko epaiketa: hitza hartu behar zuten bi ertzain ez dira epaitegira bertaratu, eta ezin izan da saioa gauzatu.

Tubacexeko Aiaraldeko langileek ia zortzi hilabetez egin zuten greba 2021. urtean, eta hainbat langile auzipetu zituzten horren harira. Amurrioko grebalari bat iazko azaroan epaitu zuten, polizia bat jotzea egotzita. Laudioko (Araba) beste behargin bati, berriz, joan den ekainean egin zioten epaiketa, autoritateari atentatua egitea eta erresistentzia leporatuta. Gaur epaitu behar zituzten Tubacexeko langileei babesa eman zieten hiru gazte, eta aurki izango da, bestalde, bi grebalariren aurkako epaiketa.

Ezkutuan migratu nahian ari ziren bi lagun atxilotu dituzte Pasaiako portuan
Zamaontzi batean aurkitu zituzten bi pertsonak, ibilgailu baten barruan gordeta. Erresuma Batura joatekoa zen ontzia.