AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Atzo ehunka lagunek salatu zituzten "osasun-hondamendia eta askatasunen ezabapenak", beste aste batez

GKSk deituta, atzo protestak izan ziren Iruñean, Zarautzen, Gasteizen, Durangon eta Hernanin. 'Burgesiaren ofentsiba gelditu' lelo hartuta, ehunka pertsonak jarri zituzten jo-puntuan "osasun-hondamendia eta askatasunen ezabapenak". Horren aurrean, "antolakuntza komunista" aldarrikatu zuten tokian toki egindako elkarretaratzeetan.

Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrila amaieran aurkeztu zuen mobilizazio ziklo berria, Burgesiaren ofentsiba gelditu! aldarrikapenari beste behin helduta. Hala, aurreko asteburuan ekin zieten protestei lekuan leku, eta egun bizi ditugun "osasun-hondamendia eta askatasunen ezabapenak" salatu zituzten ehunka pertsonak. Burgesiak pandemiari "kriminalizazioaren, errepresioaren eta askatasunen ezabapenen bitartez egin nahi diola aurre" seinalatu zuten, besteak beste.

Atzo eman zieten jarraipena mobilizazioei; hain zuzen, Iruñean (Nafarroa), Zarautzen (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Durangon (Bizkaia) eta Hernanin (Gipuzkoa) egin zituzten elkarretaratzeak, eta ehunka lagunek aldarrikatu zuten berriz "burgesiaren ofentsiba gelditzeko".

Hurrengo asteburuan Azpeitian (Gipuzkoa), Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Irunen (Gipuzkoa), Baionan (Lapurdi) eta Gernikan (Bizkaia) izango dira mobilizazioak.

Ehunka lagun elkartu dira Azkoitiko plazan atzo jazotako eraso poliziala salatzeko
Azkoitiko Gazte Asanbladak deituta, ehunka lagun bildu dira gaur Azkoitiko plazan. Herriko hainbat gaztek udaltzainen eta ertzainen partetik jasandako polizia-jazarpena salatu eta "langile batasuna" aldarrikatu dute.