AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Atzo ere mobilizatu ziren ITP Aeroko langileak, enpresak 83 kide kaleratu ostean

Barakaldoko eta Sestaoko plantetako langileek protestak egin zituzten herenegun ere, eta Ertzaintzak gogor egin zien eraso. Atzo enpresaren sarreran eseri ziren berriz. Enpresako zuzendaritzak 83 kaleratze gauzatu ditu jada, eta beste zazpi ditu mahai gainean.

Polizia-indarren herenegungo oldartzeen ondotik, atzo berriro eseri ziren Barakaldoko (Bizkaia) lantegiaren aurrean ITP Aero Castingseko langileak. Enpresako zuzendaritzak astelehenean gauzatu zituen Barakaldoko eta Sestaoko (Bizkaia) plantetan iragarritako 90 kaleratzeetatik 83, eta beste zazpi ditu mahai gainean. Antza, martxoaren 31rako erabakiko dute zazpi behargin horiek ere kanporatu egingo dituzten edo ez.

Astelehenean horren harira egin zuten protesta Barakaldoko fabrikaren atarian, eta gogor oldartu zitzaizkien ertzainak.

Momentuz, dena den, epaitegietan dago aztergai zuzendaritzak ezarritako lan-erregulazioa, eta mobilizazioekin jarraitzen dute langileek. Ekonomia Garapeneko Sailak muzin egin dio langileekin biltzeari, haiek izandako "jarrera biolentoengatik".

Emakume bati eraso diote Portugaleten, komun publiko batean
Gizon batek sexu-erasoa egin zion joan den ostiralean, ukitu bidez, Portugaleteko Kanila eraikineko komun publikoetan.