AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Atzoko atxiloketak salatu eta atxilotuei babesa adierazi diete Iruñean

Espainiako Poliziak gutxienez zazpi pertsona eraman zituen atxilo atzo, otsailaren 20an Pablo Haselen atxiloketa salatzeko izan ziren protesten harira. Arratsaldean elkarretaratzea izan zen udaletxe plazan, eta "klase elkartasuna" aldarrikatu zuten "errepresioaren aurrean".

Atzo, osteguna, Iruñean (Nafarroa) hainbat pertsona atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Kopuru zehatzik jakinarazi ez bada ere, gutxienez zazpi lirateke atxilotuak. Antza, desordena publikoak leporatzen dizkiete guztiei.

Otsailaren 20an Pablo Haselen kartzelaratzea salatzeko mobilizazioa izan zen Iruñean, Gazte Koordinadora Sozialistak deituta. Manifestazioaren ibilbidea amaitu aurretik, manifestarien aurka egin zuten Espainiako Poliziak nahiz Foruzaingoak, eta istiluak izan ziren gero Nafarroako hiriburuko hainbat auzotan. Gertakari horien harira auzipetu dituzte atzoko atxilotuak, istiluetan parte hartzea egozten baitiete.

20:00etan elkarretaratzea izan zen udaletxe aurrean, Errepresioaren aurrean, klase elkartasuna aldarripean. Atxiloketak salatu eta atxilotuei babesa adierazi zieten protestan bildu zirenek.

Gaurkoan mobilizazioekin jarraitzen dute Aiaraldeko langileek
Tubacexeko langileek 23 egun bete dituzte greban kaleratze masiboaren aurka, eta itxiera iragarpenaren aurrean, borrokan ari dira Valvospain enpresako beharginak ere. Gaurkoa mobilizazio eguna da, beraz, Aiaraldean, kaleratzeen aurka. Egun osoan zehar egingo dituzte mobilizazioak, Laudion zein Amurrion.