AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurkezpen saioak egingo ditu IAk ikastetxeetan eta campusetan

Datozen asteetan zehar, bere jardun politikoaren berri emango du IAk, lekuan leku. Hego Euskal Herriko ehundik gora ikastetxetan eta fakultatetan izango dira aurkezpenak.

Ikasturte berria hastearekin batera, lanari ekin dio Ikasle Abertzaleak antolakundeak, eta antolatzera dei egin die ikasle langileei. IAren lan politikoa azaltzeko eta nondik norakoen berri emateko, aurkezpen saioak egingo dituzte militanteek datozen asteetan zehar, Hego Euskal Herriko hainbat eta hainbat hezigunetan.

Guztira, ehundik gora fakultatetan eta ikastetxetan izango dira aurkezpenak, eta tokian tokiko IAko taldeen sare sozialen bidez emango dute hitzordu zehatzen berri.

Elkartasun Kutxa daukate martxan 'Leioako 5ek'
45.000 eurokoa izan daiteke 'Leioako 5ei' jarritako zigor ekonomikoa, eta horri aurre egiteko sortu zuten Elkartasun Kutxa. Irailaren 27an epaituko dituzte auzipetuak, 40 urteko kartzela-zigor eskaerekin.